Castellersek giza dorrea egin dute Arraunetxe kanpoan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko ots. 17a, 13:30

Oriaren 31. Traineru Jaitsieran parte hartu zuten arraunlari katalanek, eta txapelketaren ostean beren herriko ohitura den giza dorre famatua egin zuten Arraunetxe parean.

Larunbatean jokatu zuten Oriaren 31. Jaitsiera, eta Euskal Herriko taldeek ez ezik, kanpotarrek ere parte hartu zuten txapelketan, besteak beste, Vilafranca del Penedes herriko (Herrialde Katalanak) arraunlariek.

Oso ezaguna da bertako Castellers de Vilafranca taldea, izan ere, castell luze desberdinak eratzen lehenengoa izateaz gain, 12 aldiz izan da Tarragonako txapelduna. Beren ohiturekin jarraituz, asteburuan Oriora bertaratu zirenek hain ospetsua den giza dorrea ikusi ahal izan zuten zuzenean, Arraunetxe kanpoan emandako ikuskizunean. 

Argazkiak: Iñaki Suarez Calleja.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide