ETB1eko Sukalerrian telebista saioan izan berri da Libana Taboada korrikalaria (hemen bideoa). OCR probak egiten ditu, hau da, oztopo lasterketak, eta horien ezaugarriak azaldu dizkio Joseba Argiñano sukaldari eta saioko aurkezleari otordua prestatu duten bitartean.
Pasa den udan, Guka telebistari azaldu zioten Taboadak eta Eñaut Izeta aiarrak zer den kirol modalitate hori, eta beraiek zer moduz dabiltzan lehian. Hemen ikus daiteke bideoa.