Teruelgo Trinketeko Nazioarteko I. Topaketan parte hartu dute Ospele Orioko pilota elkartekoek

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Teruelen aritu direnen talde argazkia. (Ospele)

Asteburuan egin dute bilkura, eta Lorentz Orbegozo aiarrak jokatu du Euskadi B ordezkatuz, Villabonako (Gipuzkoa) Beñat Karrera lagun hartuta.

Asteburuan Teruelen (Aragoi, Espainia) pilotarekin hitzordua izan dute hainbat pilota elkartek, Teruelgo Trinketeko Nazioarteko I. Topaketa egin baita bertan. Ospele Orioko pilota elkartetik, esaterako, Lorentz Orbegozok parte hartu du, Villabonako (Gipuzkoa) Beñat Karrera lagun hartuta.

Lau talde osatu dituzte, eta Orbegozok eta Karrerak Euskadi B ordezkatu dute. Bigarren gelditu dira sailkapenean, Nafarroa-Argentina taldearen atzetik. Niko Comas (Pelotaris Argentina)  eta Santi Yaniz (Oberena) izan dira garaileak.

Karrera (ezkerrean) eta Orbegozo (eskuinean), sariarekin. (Ospele)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide