Arraunlari guztien ametsa betetzen

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Adur Tapia eta Nagore Iturralde Orioko arraunlariek Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiaren atarian hitz egin dute Eitb-rekin.

Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia iristear dago eta Eitb-k Orioko Nagore Iturralde eta Adur Tapia arraunlariak elkarrizketatu ditu. Biek "zaila" ikusten omen dute bandera irabaztea, baina Tapiak azaldu duen moduan, "helburua sailkapen horretan aurrera egitea da". Iturraldek ere onartu du Donostiara iritsi eta traineruak ikustean urduritu egin zela, izan ere, jarraitzaileek sekulako babesa erakutsi zien arraunlariei. Tapiak gehitu du, "arraunlari guztien ametsa" dela Kontxan jokatzea eta hau "neguko lan handi baten emaitza" izan dela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide