Gaur 45 urte dira oriotarrek aulki mugikorreko munduko txapelketa irabazi zutela

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2024ko ira. 2a, 16:00

1979ko irailaren 2an orduko Jugoslavian lortu zuten garaipena Dionisio Redondo, Javier Puertas, Andoni Elizalde eta Pello Olasagasti (lemazaina) oriotarrek, zortzikoa osatuta Jose Antonio Exposito, Luis Arteaga, Patxi Goikoetxea, Jaime Uriarte eta Fernando Climenterekin.

Arraunak efemeridea utzi du beste behin. Izan ere, gaur 45 urte, 1979ko irailaren 2an, aulki mugikorrean munduko txapeldun bilakatu ziren zortzikoan Dionisio Redondo, Javier Puertas, Andoni Elizalde eta Pello Olasagasti (lemazaina) oriotarrak, zortzikoa osatuta Fernando Climent,  Jose Antonio Exposito, Luis Artega, Patxi Goikoetxea eta Jaime Uriarterekin.

(Joxemari Olasagastik emandako datuak eta hark utzitako argazkiak dira honakoak).

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide