Azpeitian festak ari dira ospatzen egunotan, eta larunbatean, hain zuzen, Haurren Eguna izan zen. Bada, Pello eta Nikolasa festara joan ziren bertara. Herri askotako erraldoiak hartu zuten parte. Oriokoak ez ezik, Zarauzkoak, Elgoibarkoak, Añorgakoak, Urrestillakoak eta Hondarribiakoak izan ziren tartean, besteak beste.