Korrikarako zaletasuna barruraino sartuta dute Kamel Ziani Atletismo Taldeko kideek, eta 11 laguneko talde bat Sevillan [Andaluzia, Espainia] da asteburuan, bihar goizerako antolatu duten maratoian parte hartzeko prest. Hala, gaur eguerdian entrenatzen eta hiria ezagutzen jardun dira, eta Guadalquivir ibaiaren ertzean kokatuta dagoen Urrearen Dorrearen aurrean ateratako argazki bidali dute Karkara.
Ilusioz gainezko heldu diote erronkari oriotarrek eta bihar maratoiaz gozatzera aterako dira, 12.000 parte hartzaileren artean. Gainera, antolatzaileek jakinarazi dute aurtengoan inoiz baino emakume gehiagok parte hartuko dutela lasterketan, 2.100 emakume korrikalarik hain zuzen ere, eta horien artean izango dira Orioko atletismo taldekoak.