Arrasto sakona utzita lekualdatu da Oriotik Unai Manterola. Donostiako eliza nagusiko apaiz laguntzaile izatea proposatu zion Fernando Prado Gipuzkoako gotzainak, eta pare bat hilabete daramatza hiriburuan, ardura horrekin. Gipuzkoako apaizik gazteenetakoa izanagatik, ia bi hamarkada badaramatza elizgizon lanetan Manterolak eta aldi horretan gertatutako gizarte aldaketak izan ditu hizpide Faktoria saioan.
Unai Manterolari egindako elkarrizketa osoa entzun daiteke lotura honetan.