Martxoaren 3an, ostiralean, jokatu zen Orioren taldeko herriarteko txapelketako lehen kanporaketako azken saioa Hernanin eta, hango emaitzaren berri izanda, jakin dugu oriotarrek aurrera egin dugula. Hurrengo kanporaketa Gabiria eta Zumarraga-Urretxu-ren kontra arituko gara bertsotan. Izango duzue herriko saioaren berri aurreraxeago.
Aiarrek, aldiz, bukatu dituzte aurtengo lanak. Gehienak, bertsotan hasiberriak zirela kontuan izanda, lan txukuna egin dute, eta saio politak izan dira. Etxekoa, Andatza auzoan jokatu zuten, Uhartemuño elkartean. Argazkia hangoxea duzue, ezagun da inauteriak zirela!