BERTSO ESKOLA MARTXAN

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2014ko urr. 3a, 12:24

Kaixo bertsozale: Jakinaren gainean jarri nahi zaitugu datorren asteazkenean, urriaren 8an, bertso eskolan hasiko garela, 19:30ean Kosta tailerretan.

Bertsotan egitea gustatuko litzaizukela? Zure baitan egindako bertsoak taldean bota nahiko zenituzkeela? Bertsolaritzaren sekretuak ezagutu nahi dituzula? Ordu ta erdi bat hitzekin jolasten pasa nahi duzula? ETORRI BERTSO ESKOLARA. Zain gauzkazu!

Eta gogoratu, igande honetan, beste zer eginik ez baduzu, 15:00etan bertso saioa dagoela Kilometroak jaiaren barruan. San Martingo gunean izango da saioa, Andoni Egaña, Uxue Alberdi, Jon Maia eta etxeko Rosi Lazkanorekin. Xabier Sukia izango da aurkezle, gai ederrak prestatu ditugu!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide