9 puntukoan

Erabiltzailearen aurpegia Errikotxia 2014ko eka. 3a, 12:08

Kaixo bertsozale: Inguruko bertso saioak, bertso sortak, bertso emanaldiak edo bertso albisteak jarraitu nahi badituzu, hemen duzu zure txokoa. Guk, ahal den neurrian, jatekoa emango dizugu Xabier Sukiak dion bezela, bertsozalea bertsojalea izaten da eta sarritan. Hasteko Aiako bertsolari beterano batzuk Hitza Jolas programan udaberri hasieran egin zituzten 9 puntukoak ekarri ditugu gogora. Batak besteri puntua jartzea izaten da jolasa Xabierren programan.

HITZA JOLAS Euskadi Irratiko irrati programarako alkarri jarritako puntuak eta bertso

erantzunak

 

Audioan, Nikolas Zendoia:

 

<iframe src="http://www.eitb.com/eu/get/multimedia/embed/id/2047138/tipo/audio/" width="458" height="61"></iframe>


Doinua: Bretoiarena (9ko txikia)

 

Kukuak ekarriko

ote du bakerik?

Egia esan ez da

falta ajerik.

Danean lapurretan

hor politikarik,

gezurrarekin ixten

betiko lantegik.

Ta jende gehiegik

itxirik bi begik

bajua komerik

inoiz holakorik

putre artean ez da

sartzen kukurik!

 

Martin Rezabal “Olaso”

 

Itsasoa haserre

agertzen danean,

ez da giro izaten

aldamenean.

Kontu berdina dago

itsasertz danean,

indar maltzurrak ditu

olatuenean

haien a(h)almenean

santiamenean,

braust! eta barnean

sartzen dan unean,

alperra franko jarri

ohi dik lanean!

 

Nikolas Zendoia

 

Lagun za(h)arra zer moduz

zabiltz Aia goian?

Zoritxoarrez ez nago

le(h)engo sasoian,

urteen zama daukat

neurri erraldoian,

nola igaro eta

nagon larogeian.

Horren arrazoian

zutikan doi­doian

tarteka saloian,

jartzen naiz silloian,

eta han aspertzean

sartzen naiz ohian!

 

Joxe Mari Lertxundi

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide