Goizeko 09:00etan eman zaio hasiera legealdi berriko lehen udalbatzarrari. Adin mahaia eta Orioko udalbatzarra eratu eta gero, datozen lau urteetarako alkatea aukeratu da. Ainara Munduate, Xabier Ibarguren, Beñat Solaberrieta, Bakartxo Oliden eta Bittor Andresen babesarekin, Anuska Esnal Oliden izango da Orioko alkatea.
Erantzukizuna eta ardura nabarmendu ditu Esnalek bere lehen hitzetan: “Errespetuz, herritar guztientzat eta herriarentzat lan egiteko prest gaude. Esperientzia eta balio askoko taldea delakoa gurea. Horregatik, uneoro aipatu dugun elkarlanerako zubiak eraikitzen jarraituko dugu guztiekin, parte hartzea sustatuz eta herritik eraginez. Denontzako dagoelako lekua, denok egon behar dugulako”.
Pasa den maiatzaren 26ko hauteskundeetan, 1.257 bozka eta 6 zinegotzi lortuta, aurrenekoz, lehen indarra izatea lortu zuen EH Bildu Oriok.