Orioko EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusia egingo du ostiralean; hilaren 17an, 20:00etatik aurrera, herriko plazan. Herriko hainbat hautagairekin batera, Anuska Esnal
alkategaiak eta Nerea Kortajarena legebiltzarkideak parte hartuko dute ekitaldian.
Jai giroan ospatuko du koalizioak maiatzaren 26ko hauteskundeei begira jendaurrean egingo duen azken agerraldia. Ekitaldi politikoaz haratago, herritar guztiak daude gonbidatuta doan eskainiko den pintxo- poteoaz gozatzera.