LEHENA ETXETIK

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2017ko mar. 11a, 16:23

LEHENA ETXETIK. Aspaldidanik ari zaizkigu lur azpiko edukiontzien bertuteetaz hitz egiten: garbiagoak, higienikoagoak eta eraginkorragoak direla esanez; baino zaborra jasotzeko modu honetaz dohai hauek sinestarazten saiatzen aritu den jendea ez da konturatu, irizpide hauek ez direla beti aplikagarriak. Hau da: batzuen uste teorikoa ez da errealitatean ematen eta Orion, horrelako sistema bat ondo funzionatzen edukitzea uste zena baino zailagoa dela, argi ari da ikusten..... Urte luzeak damatzagu Udal batzordeetan, Orion zenbait herritarrek hondakin eremuetan trasteak garaiz kanpo lurrean utzi eta bertan denbora luzea pasatzen dutela eta, arazo honi irtenbidea eman nahaian; gutxi batzuren arduragabekeriak, herritar guztioi eragiten digu. Oraingoan berriz udaletxetik aritu dira ejenplu txarra ematen; Palota kaleko soterratuetako ontzi bat espaloiaren eremu haundi bat okupatzen egon denean, aste pare baten buruan; inguruko bizilagunek joan etorriak oztopatu eta hain begiko ditugun garbitasuna, usaina eta estetika alde batera utziaz..... Gaur egungo gizarteak zaborra konnotazio netatiboarekin ikusten du, zikinkeria eta arazo bezela. Gustatu edo ez gustatu, norberak bere etxean sortzen duen hondakina da, ala ere herritar askok,etxean eta gaika, txukun-txukun eta garbi-garbi bildu eta bere etxetik ondoen duen edukiontzian ustutzeko ohitura bereganatua dauka; herritar guztion bizi kalitatea zaindu eta hobetu, eta hondakin horiek ingurunean izango duten eragina murriztu aldera. Etxeko lanak ondo betetzen dituzten hiritar eredugarriek beren etxeetan hasten duten lanak, kalean ere, modu berean jarraitu beharko luke. Irtenbide simpleenak izaten dira askotan hoberenak, inongo lurpeko sistema konplexu eta garestiren beharrik gabe. Orioko EHBildu. 2017-03-11

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide