_EH Bildu _lanera joango da Madrilera, euskal herritarren interes politiko eta sozialak defendatzera. __“Hauteskunde hauek aukera paregabea dira gure goranzko tendentzia erakusteko eta gauzak beste modu batera egin nahi ditugula erakusteko”. __“Duela urtebete, aldaketa nafar erara egiten hasi ginen; hau da, aldaketaren indarren artean akordioak bilatu, zailtasunak zailtasun; eta PSOEren zentralitaterik gabe”. Era horretara, PSN edo PSOE ez direla fidagarriak Nafarroan ondo baino hobeto dakigu”. __“Madrilen aldaketa egin ahal bada guk ere posible egingo dugu, baina berriro ere ez denez gehiengo politiko nahikorik osatuko, EH Bilduren botoak balioko du herri honek nahi eta behar dituen aldaketa politiko eta sozialari bultzada berri bat emateko”.__“Madrilen. Ezer gutxi hitz egin da jendearen kezka eta arazoez, eta horren ondorioak euskal herritarrok ordaintzen ari gara”.__Madrilen presentzia “indartsua” izatea oso garrantzitsua da. “Madrilen erabakitzen diren gauza askok Euskal Herrian eta euskal herritarrengan eragin handia dutelako”.__EH Bildu, lanera joango da Madrilera, lan zehatz bat egitera, euskal herritarren interes sozial eta politikoak defendatzera”.__“Euskal herritarren agenda, euskal herritarren interesak babesteko neurriak hemen adostu eta modu bateratuan, herri gisa, Madrilera eraman eta bertan defendatu.__