AUKERAK ZABALTZERA GOAZ

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2016ko mai. 26a, 17:45

Marian Beitialarrangoitia Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak adierazi du EH Bilduk borondate osoa duela indar politiko ezberdinen artean euskal herritarren agenda adosteko eta gero Madrilera eramateko. “Prest gaude elkarlan hori lideratzeko, Madrilen euskal instituzioek hartutako erabakiak errespeta ditzaten”. Gaur goizean eskainitako elkarrizketan Beitialarrangoitiak azaldu duenez, EH Bildu ari da elkarlanean EAJrekin eta Unidos Podemosekin Madrilen. “Joan berri den legealdian eta baita hurrengo legealdian EH Bilduk daukan helburuetako bat da hemen euskal herritarren agenda adostu indar politiko ezberdinen artean, hau da, herri honetako emakume eta gizonei interesatzen zaizkien gaiak hemen adostu, eta gero, Madrilera eraman, modu bateratuan defendatuak izan daitezen”, azpimarratu du. Era horretara, eta datu aipagarri bezala, agertu du legealdiak iraun duen 4 hilabete hauetan EH Bilduk ekimen bateratua sustatu zuela EAJrekin eta Unidos Podemosekin, elkarlanean defendituak izan zitezen Nafarroako instituzioek onartutako eta Espainiako gobernuak errekurrituak zituen legeak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide