ERRESPETU FALTA IKARAGARRIA

Erabiltzailearen aurpegia Orioko EH Bildu

UDALAREN IZENEAN, NORK ERABAKITA ?. Aurrez inongo batzordeen informatu edo proposatu gabe, EAJk udalaren izenean unilateralki omenaldia egitea erabaki du Contador txirrindulariari. Beste zinegotzi guztiok prentsa bidez edo kaletik enteratu behar izan dugu horretaz. Txirrindularitza munduari Orioko herriak zer edo nori egin omenaldia eztabaidatzekoa da, baina moduak eta moduak daude horretarako eta kasu honetan egin dena errespetu falta ikaragarria izan da. Udalaren izenean egiten diren ekitaldien berri izatea, zinegotzi guztien eskubidea da. EHBildu-Orio, 2016-04-11

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide