GALTZARRI. ORIO, 2015-10-02. Galtzarri guneko irek

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2015ko ira. 30a, 20:28

GALTZARRI. ORIO, 2015-10-02. Galtzarri guneko irekiera-hitzaldia Floren AOIZen eskutik. Ikasturte berriarekin batera, Galtzarri Kultur Elkarteak lehen ekintza antolatu du datorren ostiralerako. Floren Aoiz Iratzar Fundazioaren zuzendariaren eskutik izango da Galtzarri Guneko irekiera-hitzaldia. Bertan, AOIZek Nafarroako aldaketaren berri emango du; zehazki, Tafallako esperientzia kontatuko du eta Galtzarri Gune berriak Orion bertan bete dezakeen funtzioaz ere hitz egingo du. Urriaren 2an, 19:00etan izango da hitzaldia Galtzarri Gunean. Ondoren, lunch-a eskainiko da. //// Bazkide kanpaina martxan. Harrera ona izan du uztailaren 23an proiektuaren aurkezpenarekin batera abian jarri zen bazkide kanpainak. Oraindik ere bazkide berriek izen emateko epea irekita dago /// Interesdunek... galtzarrigunea@gmail.com ... helbidera idatzi dezakete; edota antolaturiko ekintzaren batera gerturatu Galtzarriko kideekin hitz egitera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide