“ORIOren ETORKIZUNERAKO EZINBESTEKOAK DIREN GAKOAK

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2015ko mai. 15a, 23:27

“ORIOren ETORKIZUNERAKO EZINBESTEKOAK DIREN GAKOAK". Orioko EH Bilduk bizikletaz ekitaldi ibiltaria burutu du. Xumea bezain mamitsua. 19:00 Herriko plazan elkartu, Amaia Dorronsorok ekitaldiaren helburua azaldu du eta ondoren Emeterio Iribar alkategaiak adierazpena irakurri du. Bizikletaz hasi baino lehen, soiñu eta panderoz lagundurik, Herri Programa laburtzen duten KOPLAK kantatu dira. Ibilaldia hasi... plazatik Goiko kaleko Pilikura (BIZIBERRITU) nahian. Plazara jaitsi eta moilan ontziola zaharraren egoera tamalgarriari begiratuz (ERABERRITU) leloa erakutsi da. Bizikletak hartu eta kanpinera (BULTZATU) adieraziz. Handik hondartzaraino (BERRESKURATU). Baxoaldeko parkea (ESTALI). Anibarko portura iritxi eta Motondo atzean dela (BERRESKURATU), hauzo barnean (BERZIKLATU). Handik berriz plazara buelta eta ekitaldi osoan parte hartu dutenak berelkartu. Tortila pintxo eta sagardoarekin eman zaio bukaera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide