Hobekuntza handiak Karela kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Orio 2015ko ots. 23a, 09:03

 Orioko Udalak aldaketak egin ditu Karela kiroldegian. Azken ekipamenduak jarrita amaitu dira egokitzapenak. Erabiltzaileen nahiak ase dira.

Iazko ekainean hasi ziren lanak, kiroldegiaren itxiera teknikoa aurreratu zuen Orioko Udalak egokitzapenak hasteko. Handiena gimnasioko obra izan da: gizonezkoen hidromasajea kendu eta espazioa gimnasiora bideratu zen. Emakumezkoenean, berriz, lurra eta sabaia berritzeaz gain dutxa berria eta iturria jarri ziren. Gimnasioko lurra berritu eta kiroldegi osoko paretak margotzeko eta gimnasioko aparatuak tapizatu eta konpontzeko baliatu zen geldialdia. Karela kiroldegia ez da eraikin zaharra baina konpondu bat behar zuen. Emergentziako argiak, gimnasio nahiz aerobik gelako ispiluak, puskatutako ate asko, harmailetako ateak, igerilekuko nesken aldageletako baldeak, ur depositoko bonbak eta ACS bonbak konpondu ziren. OCA errebisioa pasa ere bai. Kilometroak jaiaren atarian kantxatik eskaileretara igo ahal izateko hesiak prestatu ziren. Behin lan handienak eginda, gimnasioko ekipamendua berritu zen udan: hiru ergometro, hiru korrika egiteko zinta eta hiru bizikleta berri ekarri zituen Orioko Udalak, bi eliptika handi lau eliptika txiki ere bai. Iaztik BPX enpresak kudeatzen du Karela Kiroldegia. Enpresak berak ere burutu ditu zenbait konponketa: kiroldegiaren margoketa, aerobic gelako musika ekipoa eta altaboz berriak, ile lehorketarako gelaren egokitzea, takilen egokitzapena, spining jarduerarako 17 bizikleta berri, dutxetako uraren tenperaturaren erregulazio sistema besteak beste. Orio, 2015ko otsaila.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide