Danbolin Musika Eskolako ikasleek entzunaldiak eskainiko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2019ko mar. 15a, 20:05

Danbolinfest ekimenean ateratako argazkia.

Musika-tresnen ikasleek hartuko dute parte entzunaldietan.

Musika eskolako musika-tresnetako ikasleek 2. hiruhilekoan ikasi dutena erakusteko entzunaldiak eskainiko dituzte. Ondorengo egunetan izango dira:

- Martxoak 18, astelehena, 17:30ean Kultur Etxean: Flauta eta esku-soinuko ikasleak.
- Martxoak 27, asteazkena, 19:00etan Salatxo aretoan: Txistuko ikasleak.
- Apirilak 1, astelehena, 18:00etan Kultur Etxean: Perkusioko ikasleak.
- Apirilak 5, ostirala, 18:00etan Kultur Etxean: Pianoko ikasleak.
- Apirilak 8, astelehena, 19:00etan Kultur Etxean: Klarineteko ikasleak.
- Apirilak 9, asteartea, 19:00etan Kultur Etxean: Saxofoiko ikasleak.
- Apirilak 11, osteguna, 19:30ean Kultur Etxean: Biolina eta biolontxeloko ikasleak.

Denak gonbidatuta zaudete!


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide