« 1 »

1. Urteurrena

Rosarito Arrieta Aragon

-Goian bego-

2025eko martxoaren 25ean hil zen, 72 urte zituela.

Urterik gogorrena
utzirik atzean
denok hunkitzen gera
zutaz oroitzean
orain ere ardatza
zu zara etxean
ta sentitzen zaitugu
txoko bakoitzean
bizi bizirik zaude
gure bihotzean.

Atte, Henar, Igor eta Nagore.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela DATORREN IGANDEAN, hilak 29, goizeko HAMAIKETAN, Azkoitiko ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN parrokia-elizan egingo den urteurreneko mezara. Aldez aurretik, mila esker.

Azkoitian, 2026ko martxoaren 25ean

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.