1 2 3 4 5

Eskela

Mirari Amenabar Zabaleta

Txikitatik elkarrekin ekin genionan bideari eta bizi-bide hortan oroitzapenak ugari sokan, goman, sabel dantzan ikusten haugu dantzari edo txabolan, sutondoan, eraginez kitarrari irriparrez, lasai-lasai, eraginez mingainari doinu berezia eman dion gure bizitzari loretxo bat erne zaion orain gure zuhaitzari patxo potol-potolo bat bihotz-bihotzez Mirari (Doinua: Habanera)

Zure lagunak

Azpeitian, 2017ko maiatzaren 30ean

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela IGANDEAN, 12:30ean, Azpeitiko Soreasu Sebastian Deunaren parrokian egingo den urtebetetze mezara. Aldez aurretik, mila esker.

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.