1 2 3 4 5 6

Eskela

Mila Odria Ibarguren

(Iñaki Lizasoren alarguna)

Nahiz batzuetan hala uste,
ezer ez da betirako,
84 urte beteak
ez dira alferrikako.
Elkarrekin zenbat une,
zenbat irri, zenbat malko.
Emakume indartsua
izan zara guretzako.
Esker berorik onenak
har itzazu zuretzako
beti guztion alboan
egon izan zarelako,
beti ahalik ta goxoen
tratatu izan gaituzulako.
Zuretzat maitasun hitzik
sekula ez da faltako.

Zure biloba eta biloba txikiak: Nerea, Ander, Aner, June, Izarraitz, Aratz, Olatz, Mara, Aiert.

Azpeitian, 2026ko maiatzaren 29an

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.