1 2 3

Eskela

Manuel Mitxelena Egaña

Gaztetatikan oilagorretan
zabiltz Irukurutzetan
gerora Burgos aldean ere
inguruko mendietan
ehiza eta txakurra ziren
zure pasio benetan
oilagorrekin egan joan zara
ixkutatuz lainoetan
beti gogoan izango zara
etxekoen bihotzetan.

Attitte asko maite zaitugu
Nagitz eta Alaia.

Azkoitian, 2025eko urriaren 31n

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.