1 2 3 »

Eskela

Mª Pilar Erkizia Amilibia

(Manolo Larrañaga 'Pistixe'-ren alarguna)

-Goian bego-

Gaur hil da, 86 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

Bere seme-alabak: Pili eta Karmelo (†), Urra eta Iñaki, Ampa eta Maxi; bilobak: Imanol eta Nerea, Beatriz eta Axi, Ainitze eta Julen; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela ETZI, ASTEARTEA, HILAK 2, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azkoitiko ANDRE MARIAREN JASOKUNDEAREN parroki-elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Azkoitian, 2023ko abenduaren 31n

OHARRA: Hilbeila ETZI, ASTEARTEA, HILAREN 2an, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era, AZKOITIKO BEILATOKIAN izango da. Errosario Santua 18:45ean errezatuko da, elizan bertan.

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.