« 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15

1. Urteurrena

Mª Angeles Errasti Iraola

2024ko irailaren 1ean hil zen, 58 urte zituela.

Gaur urtebete joan zinen ta
bihurtu zinen denona
Jenio biziz ta umoretsu
bihotz handi bezain ona
Zure inguruan zabaltzen zendun
poza eta zoriona
Gure etxeko zutabe zinen
babesten gintuen horma
Eskerrik asko bihotzez AMA
eskerrik asko AMONA
Gure ametsei ta bizitzari
emateagatik forma.

ETXEKOAK

Haren aldeko URTEURRENEKO MEZA datorren ZAPATUAN, HILAK 6, 17:30ean, Lasaoko elizan egingo da.

Lasaon, 2025eko irailaren 1ean

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.