1 2 3 4 5 6

Eskela

Kristina Agirregabiria Larrañaga

Nahiz ustekabez iritsi zaigun
Kristina zure itzala
Oroitzapenak gozoak dira
zutaz gogoratu ahala
Bikote eta seme-alaben
etxea eta magala,
Une zailetan eutsi duena,
langile fina, apala,
Ireki bezain kalezalea, 
alaia, eskuzabala.
Ta Garaziren kuadrilla ere
zaindu gaituzunez hala
Zure irria gordeko dugu
zugandik jaso bezala
Inoiz galdu ez duzun indarrak
betiko iraun dezala.

Kanten kuadrila eta hauen gurasoen partez ​

Azpeitian, 2024ko otsailaren 22an

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.