1 2 3 4

Eskela

Julia Iraola Bidaurreta

(Joxe Lizasoren alarguna)

-Goian bego-

Atzo hil zen, 88 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.

UDABERRIAN JAIO
TA NEGUAN ZENDU
BIDANIKO LOREA
AZPEITIAN ZIMELDU
ZU ZIÑAN SENDIAREN
ZUTABE ZIMENDU
MUNDUAN EZ LEGOKE
HAINBAT SUFRIMENDU
DENOK ZURE BIHOTZA
IZANGO BAGENDU.

Semeak: Xebastian eta Amaia, Bixente eta Izaskun; bilobak: Beñat eta Gurutze, Jon eta Miren, Idoia, Amaia; birlobak: Jare, Mara, Maddi, Mattin, Oihan; zaintzailea: Fernanda; anaiak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, IGANDEA, eguerdiko HAMABI ETA ERDIETAN, Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DONEAREN parroki-elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

Azpeitian, 2025eko urtarrilaren 25ean

OHARRA: Hilbeila GAUR, LARUNBATA, 16:30etik 20:00etara; eta BIHAR, IGANDEA, 10:00etatik 12:15era, Azpeitiko CARMONA TANATORIOAN egongo da.

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.