Uste gabean agur esanda
aldegin dezu Naparra,
zu izan zera gure biziko
eredu eta indarra,
zeure bizitza lanari lotu
ezpainetan irrifarra
zeinen gogorra zurekin eta
zu gabe bizi beharra
zuk eskatuta zain daukazu
Maillo azpiko malkarra
Nafar Gipuzko bi alderdiak
argi nahi ditun izarra. (Bis)
Urte luzez emandako
guztiagatik esker onez
Ubitetxoko sendiak
Azkoitian, 2025eko irailaren 16an