LAUGARREN URTEURRENA
2012ko abenduaren 15ean hil zen, 83 urte zituela.
Joan zinen egunetik
lau urte dira igaro
koloretako mundua
belztu zitzaigun zeharo
familiako ardatza
joan zen zerutik harago
hil artean plazaz plaza
jardun zuena luzaro
zurekin bat bertsoaren
molde zaharra akabo
begirada zorrotza zun
ta mingaina zorrotzago
lehen asko maite zintugun
ta orain ia gehiago
nahiz eta ez degun ikusten
beti gure artean dago.
Urteurren meza IGANDEAN, abenduak 18, 12:30ean izango da, Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Mila esker.
Azpeitian, 2016ko abenduaren 16an
Helbidea: XXXXXX
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aiako eta Orioko eskelak
Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.