Gaur hil da, 81 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.
Bere emaztea: Paula Marin; seme-alabak: Xabier, German eta Sonia Cuevas, Aitor eta Elodie Ceron; bilobak: Aiala, Lucas eta Alexis; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.
Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete, eta arren, etor zaiteztela BIHAR, OSTIRALA, arratsaldeko SEIETAN, Azkoitiko ANDRE MARIAREN JASOKUNDEKO parroki elizan gorpua bertan dela egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.
Azkoitian, 2025eko urriaren 9an
OHARRA: Hilbeila, OSTIRALEAN, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 17:30era AZKOITIKO BEILATOKIAN izango da. Errosario Santua 17:45ean elizan errezatuko dute.