1 2 »

Eskela

Inaxi Bereziartua Eizagirre

'Endaizpe baserrikoa'

(Jose Ignacio Unanueren alarguna)

Ezin ahaztu Endaizpe nola
epeltzen zuen egurrak,
zure ogia, karameloak
eta su gaineko hurrak,
"Txalo pin txalo" kantatuz dantzan
zure bi esku ahurrak,
mende oso batek zure azalean
ehundutako ximurrak...
Azken arnasak nahiz ez dakartzan
sarri sentipen xamurrak,
une goxoen zaporea du
gure arteko agurrak:
muxu handi bat, ikusi arte
goxo har zaitzala lurrak.

Zure bilobak eta birbilobak.

Azpeitian, 2026ko urtarrilaren 21ean

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.