« 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Eskela

Iñaki Berasategi Galarraga

'Patxo'

Umetatikan zure besotan
goxo ninduzunez hartzen,
umore ona zenuelako,
inoiz ez nintzen aspertzen,
oporralditan ta Gabonetan
sarri ginenez elkartzen,
ezingo dugu lehen bezela
elkar segi zirikatzen,
zauden tokitik segi ezazu
maite gaituzunok zaintzen.

Zure iloba Ander

Azpeitian, 2025eko azaroaren 15ean

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.