« 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

Eskela

Imanol Kerejeta Segurola

Zure esku magikoek
edozer ahal zuten margotu
eta halare batzuentzat
zinaden gor-mutu
zure hizketaldi ederrik
nonbait etzuten ezagutu
barre ozen eta goxotasun hori
zein zurea zenun lehengusu
nahiz eta ezin asmatu
zu nola agurtu,
alai eta umoretsu
gogoratuko zaitugu.

SEGUROLA izeba-osaba eta lehengusuak beti gogoan.

Azpeitian, 2025eko apirilaren 11n

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.