« 1 2

1. Urteurrena

Bixente Korta Etxeberria

2022ko urriaren 21ean hil zen, 94 urte zituela.

Ia mendea beteta etorri
Zen zure bila heriotza
Giza-legea izateak baina ez du arintzen bihotza
Urrestillako koruan ez da
Entzuten zure ahotsa
Zubian ere esertzen zinen
Zuretzat zen plazer hutsa
Getariako portuan falta
Tratuan zenuen gatza
Nahigabeak jotzen gaituenean
Lagun dugu zure oroitza.

Betirako gure bihotzetan.

Bere emaztea: Bittori Bastida Goenaga; seme-alabak: Xanti, Juan Luis, Iñaki (†), Ruben (†) eta Maribel; bilobak: Jagoba, Jokin, Jon, Iñigo, Kaiet eta Ruben.

Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela DATORREN IGANDEAN, HILAK 22, eguerdiko HAMABIETAN, Urrestillako JAUNAREN GIZAKUNDEAREN parroki-elizan egingo den urteurreneko mezara. Aldez aurretik, esker mila.

Azpeitia-Urrestillan, 2023ko urriaren 19an

Aiako eta Orioko eskelak

Hil diren oriotarren eta aiarren eskelak argitaratzen dira atal honetan. Eskela jarri nahi izanez gero, orio@ukt.eus helbidera idatzi daiteke. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-42 21 29 telefonoetara deituta. Abendañon gaude, Urteta bidean, 2. zenbakian.