Aldundiak asteburuan banatuko ditu Orion eta Aian 2025eko egutegiak

Mailo Oiarzabal 2024ko abe. 9a, 17:44

2025eko egutegia osatzeko argazki lehiaketaren sari banaketa. (GFA)

Orion ostiralean egingo dute banaketa, herriko plazan, 10:00etatik 11:00etara. Aian, berriz, ordu tarte berean baina larunbatean eskuratu ahalkon dituzte herritarrek foru egutegiak, Gozategi plazan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak prest dauka 2025eko egutegia, eta lehen aldiz, lurraldeko udalerri guztietara iritsiko da foru egutegiaren banaketa, baita Urola Kostakoetara ere. Gipuzkoa 1.000 urte leloarekin osatu du erakundeak datorren urterako egutegia eta lelo berarekin deitu zuen egutegia osatzeko argazki lehiaketa ere, "Gipuzkoaren lehen aipamen dokumentalari omenaldia" eginez eta "gipuzkoarrei lurraldearen iraganari, orainari eta etorkizunari buruz duten ikuspegia islatzera gonbidatuz".

Egutegiaren 40.000 ale inprimatu ditu aldundiak eta horiek "udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera" banatzea da erakundearen asmoa. "Gainera, egutegia Gipuzkoako foru eraikinetan eta egoitzetan egongo da eskuragarri. Bederatzi egunez, bi furgonetak lurraldea zeharkatuko dute, banaketa bermatzeko", azaldu du.

Asteburu honetan iritsiko da aipatu furgoneta Oriora eta Aiara. Orion ostiralean egingo dute banaketa, herriko plazan, 10:00etatik 11:00etara. Aian, berriz, ordu tarte berean baina larunbatean eskuratu ahalkon dituzte herritarrek foru egutegiak, Gozategi plazan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide