Neguko ordutegia izango dute trenek bihartik aurrera

Juan Luis Romatet 2024ko ira. 8a, 17:00

(Euskal Trenbide Sarea)

Behin udako oporraldiak amaituta, Euskotreneko trenek neguko ordutegiarekin egingo dute lan bihartik aurrera. 

Udako sasoiari amaiera eman dio Euskotrenek. Udako hilabeteetan zerbitzua handitu egiten du tren zerbitzu publikoak, batez ere asteburuetan. Orain, behin oporraldiak amaituta, neguko ordutegia aplikatuko du bere linea guztietan. Horien artean izango da Donostia eta Bilbo (Matiko) arteko eta Zumaia eta Donostia arteko lineatan.

Aldaketa hauen helburua, "ordutegiak eta maiztasunak batez ere hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan-etorrien beharretara egokitzea" dela azaldu du Euskotrenek. 

Euskotrenen webgunean edo bere Appean kontsultatu ahal izango dira ordutegi berriak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide