Tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek Donostiako Aste Nagusiagatik

Juan Luis Romatet 2024ko abu. 8a, 14:00

Abuztuaren 10etik 17ra bitartean gaueko trenak izango dira Donostiarako joan-etorrietarako. 

Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du Donostiako Aste Nagusiak irauten duen egunetan erabiltzaileen joan-etorriak errazteko. Hala, gaueko trenak izango dira Donostia-Zumaia eta Zumaia-Donostia lineatan abuztuaren 10etik 17ra bitartean.

Gaueko trenek ordutegi hauek izango dituzte:

  • Donostia (Amara)-Zumaia: 23:20, 23:50, 00:20, 00:50, 01:50, 02:50, 03:50, 04:50, 05:50.
  • Zumaia-Donostia (Amara): 00:00, 01:00, 01:30, 02:30.

Trenek ohiko geldialdiak egingo dituzte bidean zehar, Zarautzen eta Orion, esaterako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide