Zozketak

Zelai talasoterapian zirkuitua eta otordua eta Errigoraren saskia zozkatuko ditu Karkara GUKAk bazkideen artean

Erredakzioa

Parte hartu nahi dutenek abenduaren 8ko 12:00etara arteko epea izango dute, eta horretarako, Karkara.eus webgunetik, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta egin ahalko dute.

Karkara GUKAk bazkideentzat bi zozketa jarri ditu abian. Batetik, Zumaiako Zelai Talasoterapian bi lagunentzako zirkuitua eta otordua zozkatuko du, eta bestetik, Errigoraren produktuz osatutako saskia. Bazkideei zuzendutako bi zozketetan parte hartu nahi dutenek abenduaren 8ko 12:00etara arteko epea izango dute.

Zelai Talasoterapiaren zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman beharko da izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 31 da.

Errigoraren produktuen zozketarako, aldiz, honako lotura honetan eman beharko da izena, eta 943-56 01 64 telefonora deituta egiten dutenek, zozketaren kodea 30 da.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide