Egun gutxi falta dira San Nikolas festei hasiera emateko, eta horien atarian, jaien inguruko egunkari berezia egin du Karkarak. Gaur eguerdian hasiko dira egunkaria banatzen, eta oriotar guztiek jasoko dute gehigarri berezia haien postontzietan. 24 orri ditu festen inguruko egunkariak, eta bertan askotariko edukiak bildu ditu Karkarak: elkarrizketak, erreportajeak, iritzi artikuluak eta festen egitaraua, besteak beste.