Euskal Autonomia Erkidegoko 150.000 langile grebara deituta daude bihar eta datorren abenduaren 19an. ELA, LAB, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuek deitu dute greba hau, sektore publikoa indartzeko helburuarekin.
Lanuzte horiek izango dute eragina garraio publikoetan ere (hezkuntza, udal eta osasun zerbitzuetan bezala). Hala, Lurraldebusek eta Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak ezarri dituzte biharko. Euskotrenekoak ez diren lineei ez die eragingo grebak.
Hauek dira Lurraldebuseko autobusek bihar, urriaren 25ean, izango dituzten ordutegiak.
Euskotrenen kasuan, 944-33 33 33 telefono zenbakira deitzea gomendatzen du informazioa izateko.