Eduki babestua

AEK-k abian du 2023-2024 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea

Erredakzioa 2023ko eka. 12a, 10:00

Ekainaren 28 baino lehen aurrematrikula egiten dutenek, 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan %5eko deskontua izango dute, besteak beste.

AEK-k abian du 2023-2024 ikasturteko aurrematrikula egiteko epea, eta ekainaren 28 baino lehen aurrematrikula egiten dutenek, 23-24 ikasturteko matrikularen prezioan %5eko deskontua izango dute, besteak beste. "Oso pozik gaude aurtengo ikasturtearekin; orain, datorren ikasturtea prestatzen ari gara, eta gure helburu nagusia da jende gehiagorengana iristea. Hala, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak izango ditugu, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua ere eskainiko ditugu; Foruko barnetegia urte osoan irekita egongo da", agertu dute arduradunek.

Izen emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan, edo 673 20 01 00 eta 946-46 40 00 telefono zenbakietan. Horrez gain, baita www.aek.eus webgunean ere.

          

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide