Ekaineko Karkara aldizkariaren aurrerapena: Eider Arruti Mutiozabal Txo-ren ontziola hezkuntza proiektuko koordinatzailea

Mireia Galarza

Karkara gaur hasiko da ekaineko aldizkaria etxez etxe banatzen. Aldizkarian landutako edukien artean, Eider Arruti Mutiozabal Txo-ren ontziola hezkuntza proiektuko koordinatzailea elkarrizketatu egin du Karkarak. Honako hau aldizkariaren aurrerapen bideoa da. 

Mutiozabal ontziolak garrantzia ikaragarria izan du Orioko historian. Azken urteetan, ordea, gainbeheran zegoen ontziola. Orain, berriro, bizia eman diete errioaz bestaldeko leku bereziari, eta ez edonork, herriko umeek baizik.

Ekaineko Karkarak gaia landu du. Hain zuzen ere, Mutiozabal Txo-ren ontziola hezkuntza proiektuko koordinatzailearekin, Eider Arrutirekin, bildu da, eta proiektu berriaren inguruan mintzatu da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide