Banatzaileak hasi dira ekaineko Karkara banatzen

Erredakzioa

Gaur banatuko dute banatzaileek ekaineko aldizkaria, Aiako eta Orioko buzoietan.

Banatzaileak hasi dira ekaineko Karkara etxez etxe banatzen. Hilabete honetako zenbakian, Mireia Galarza kazetariak Eider Arruti Mutziozabal Txo-ren ontziola hezkuntza proiektuko koordinatzaileari egin dio elkarrizketa nagusia, eta Aiora Larrañaga Solabarrietak, aldiz, Aristerrazuko plazako izan du hizpide erreportajean.

Iñaki Iturainek Oroimenaren Kutxa atalean, 1960ko hamarkadaren inguruan dihardu, eta Orioko Arraunketa Elkarteak iritzi artikulua idatzi du aurtengo denboraldia ardatz hartuta.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide