18:00etan eman ditu Espainiako Barne Ministerioak udal hauteskundeetako eguneko bigarren parte hartze datuak, eta eguardiko datuen norabideari eutsita, bai Aian eta bai Orion 2019an baino herritar gutxiagok eman dute bozka aurten. Hauteslekuak ixteko bi orduren faltan emandako datuen arabera, 0,05 puntu jaitsi da parte hartzea Aian eta 1,33 puntu Orion, 2019ko udal bozetako datuekin alderatuta.
Hauteslekuak ireki dituztenetik 18:00etara, aiarren %53,59ak eman dute botoa; hau da, boza ematera deituta zeuden herritarretatik 843k. 2019an, berriz, herritarren %53,64ak eman zuten botoa ordu horretara bitartean.
Orion, aldiz, herritarren %54,92a joan da bozkatzera 18:00ak bitartean, zehazki, 2.487 pertsona. Orain dela lau urte, aldiz, %56,25ak eman zuten botoa ordu horretara bitartean.
Gipuzkoan ere behera egin du parte hartzeak. Zehazki, herritarren %48,54 joan da udal hauteskundeetan boza ematera, 2019an baino 4,8 puntu gutxiago.
20:00etan itxiko dituzte hautesmahaiak, eta orduan hasiko dute boto kontaketa. Karkara.eus-ek emaitzen jarraipen berezia eskainiko du ordu horretatik aurrera webgunean.