Udal eta foru bozen eguna da gaurkoa, eta nabari da hori herriko zenbait lekutan. Izan ere, hainbat herritar izan dira botoa ematen gaur goizean. Dena den, Espainiako Barne Ministerioak emandako datuen arabera, 2019ko datuekin alderatuta, puntu bat inguru jaitsi da Aian eta Orion 14:00etara arteko parte hartzea, %1,12 eta %0,91 hurrenez hurren.
Hain zuzen ere, boza ematera deituta dauden herritarren %38,46 izan dira hauteslekuetan Aian, hau da, 605 herritar. Orion, berriz, %40,85a gerturatu da hautetsontzietara, 1.850 pertsona, zehazki.
Foru bozetako parte hartze datuak ez dituzte jakinarazi oraindik. Hurrengo parte hartze datua 18:00etan emango du Espainiako Barne Ministerioak.