Banatzaileak hasi dira otsaileko KARKARA banatzen

Erredakzioa

Otsaileko KARKARA.

Gaur eta bihar artean banatuko dute banatzaileek otsaileko aldizkaria, Aiako eta Orioko buzoietan.

Hasi dira banatzaileak otsaileko KARKARA banatzen, eta askotariko gaiekin dator oraingoan ere. Alde batetik, Orioko Futbol Taldeko beteranoen taldearekin egin dugu erreportaje nagusia, eta kideen artean dagoen giro ona eta aniztasuna nabarmendu dute futbol jokalari beteranoek. Ikusi hemen aurrerapen bideoa.

Bestalde, Orio Denontzat egitasmoaren inguruko erreportajea ere landu dugu, herritar guztien beharretara egokitutako herria sortzeko Orioko Udalak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak egin duten parte-hartze prozesuaren harira. Horrez gain, Mikel Unanue Arregi eskubaloi jokalari ohiaren elkarrizketa ere badakar KARKARAk, Toledon eskubaloia sustatzeko zuzentzen duen proiektuaz aritu baita.

Oroimenaren Kutxa atalean, Iñaki Iturainek Orio eta Aginagaren arteko mugaldea izan du hizpide. Osasuna sailean, Libe Garmendia haurren elikaduraz aritu da, eta Euskara atalean, berriz, Aian Aisa programarekin euskara ikasten ari den guraso talde bat da izango protagonista.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide