Zozketa

Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta zozkatuko du Karkarak bazkideen artean

Karkara

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera eta horretarako bi bide izango dituzte; batetik, webgunetik eta bestetik, telefonoz.

Karkarak Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta zozkatuko du bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte; batetik, lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan zozketaren kodea 30 da.

Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazlea ostiralean jakinaraziko du Karkarak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide