Martxan da 'Hitzez Ekin Euskaraldian' galdera-erantzunen jolasa

Erredakzioa

Zenbat dakite Aiako eta Orioko herritarrek beren herriei eta kulturari buruz? Hamar galdera prestatu dituzte Karkarak eta Aiako eta Orioko Euskaraldiko batzordeek elkarlanean, eta denak ondo erantzuten dituztenen artean sariak zozkatuko dira. Parte hartzen duten guztien artean, berriz, Errigorako saski bat zozkatuko da.

Gaurtik abenduaren 2ra ospatuko da aurtengo Euskaraldia, eta epe horretan, Hitzez Ekin Euskaraldian galdera-erantzunen jolasa egingo du Karkarak, Orioko eta Aiako Euskaraldiko batzordeekin elkarlanean, Euskaraldiari bultzada emateko.

Zenbat dakite Aiako eta Orioko herritarrek beren herriei eta kulturari buruz? Hamar galdera erantzun beharko dira, eta denak zuzen erantzuten dituztenen artean sariak zozkatuko dira. Parte hartzen duten guztien artean, berriz, Errigorako saski bat zozkatuko da.

Jolastu hemen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide